top of page

Zuzendaritza taldea: 

Zuzendaritza taldeak hurrengo organoek osatuko dute: 

  • Zuzendaria.

  • Ikasketaburua.

  • Idazkaria. 

​

ZUZENDARITZA TALDEAREN FUNTZIOAK:

-Zuzendariari Ikastetxea zuzentzeko zereginetan eta funtzionamenduari dagozkion garrantzizko erabakietan laguntzea. 

- Kudeaketa proiektua, Formakuntza eta ekintza osagarrien programak, Urteko kudeaketa programa eta Urteko memoriari dagozkion aldaketak egitea, koordinatzea eta gainbegiratzea. Ondoren dokumentu hauek Eskolako Kontseiluak onartu. 

-Eskolaren hobekuntzarako, euskararen erabilera eta hobekuntzarrako, baliabide eta esperientzien elkartrukea bultzatzeko, beste ikastetxeekin harremanak izateko Eskola Kontseiluari proposamenak egitea. 

- Irakasle taldeak antolatzea eta ikasturtearen hasieran irakasleak bere zereginak eta irizpideak erabakitzea, araudiaren arabera. 

- Ikastetxeko irakaskuntza-ihardueren Proiektu Curricularra bete dadila zaintzea. 

Urteko plana betetzen ari den gainbegiratzea, Kudeaketa eta irakaskuntza-ekintza prograari dagokiona. 

​

ZUZENDARIA: 

Eskola kontseiluak emandako irizpideen arabera, Ikastetxearen funtzionamendu, kudeaketa eta batez ere, irakaskuntza-lanaren arduraduna . 

Zuzendariaren eginkizunak: 

- Ikastetxearen Ordezkari Ofiziala. 

-Ikastetxearen jarduera zuzendu eta koordinatzea. 

- Gastuak egiteko baimena ematea eta ordainketak egitea. 

- Lan zerbitzu eta hornikuntza hitzarmenak egitea. 

- Egiaztagiriak eta agiri ofizialak ikus-onestea. 

- Arauak, erabakiak, programak eta jarduera egitarauak eta ikastetearen jarduerari eragiten dioten erabakiak betetzea. Ikastetxeko gainontzeko zuzendaritza organoak izendatzea. 

- Langile guztien buruzagitza izatea. 

- Arazoen ezagupena eta jarraibidea egitea. Zuzendaritza taldearekin batera. 

- Zuzendaritzak egindako urteko plana jakinaraztea. 

- Bera buru den organoen erabakiak hartzea. 

- Arazoen ebaztea. 

​

IKASKETA BURUA: 

- Zuzendaria ordezkatuko du, denbora batean ez bada etortzen. Eskolako ordutegiak egingo ditu. Klaustroak onartutako irizpideen arabera. Irakasleei ikastalde bana atxikitzea, Klaustroak edo zuzendaritza taldeak erabakitako irizpidearen arabera. Irakasle baten hutsuneak betetzeko behar diren baliabideak martxan jarri. Bizikidetza batzordearen buru izatea. Orientazio eta ebaluaketa jarduerak koordinatzea. Tutoreak diren irakasleen ekintzak koordinatzea. Mintegi buruen ekintzak koordinatzea. Irakasleak beraiek antola daitezen eta institutuaren bizitzan parte har dezaten laguntza ematea. Hezkuntza komunitateko kideen arteko bizikidetza, errespetua eta tolerantzia bultzatu. Zuzendaritza taldeak bere esku dituen jarduerak betetzea. 

​

IDAZKARIA: Idazkaria, ikastetxeko ekonomia eta administrazio kudeaketaren arduraduna da. Aktak jasoko ditu. Insitutuko ikasmateriala zainduko du ere. 

​​​

bottom of page