top of page

Gure eskola eta IKTak:

Gaur egun, teknologia berrien garrantzia gure gizartean agerikoa da. Bizi esparru guztietan agertzen dira. Gure ikastetxean, oso kontzientziatuak gaude, haurrak bizitzako esparru guztietan integratzearekin, horregatik, ikt praktika onak erabiltzen ditugu. 

Gure ikastetxean, ikt-ak unitate didaktikoekin eta proiektuekin erlazionatzen ditugu eta baita ere batzuetan ikt tailerrak prestatzen ditugu, bai guraso eta haurrentzat. 

​

ZE EZAUGARRI DITU GURE PRAKTIKA ONAK? 

Haurra protagonista eta egile bihurtzen duten proposamenak dira. 

Honako alderdiak ahintzat hartzen ditu: 

​

- Eremu kognitiboan: Azken xedea bezala hartzen da, amaierako ekoizpen bezala hartzen dugu. Erronka bat izango da, non ikasketa prozesuari esanguratasuna emango diona. Gainera, eginkizun komunikatiboak, Besteei ikasitakoa erakusteko aukera emango diona izango da. Hau da, familiei, beste haurrei...

- Eremu soziala: Elkarlana bultzatzen duena izango da eremu hau. Guztion parte hartzea eskatuko dute praktika onak. Familien parte-hartzea ere eskatuko du. 

- Eremu didaktikoa: Sormena bultzatuko duen eremua. Jarduera errepikakorrak sahiesten dituena da. 

- Alderdi emozionalak: Autoestimua, guztiontzako espektatiba altuak, guztiontzako arrakasta... bultzatuko ditu.

- Kudeaketa eremua: Denborak, espazioak, materialak... ezinbestekoak dira ikt praktika onak burutzeko, baina, gure ikastetxean baditugu horrelako baliabideak. 

- Eremu teknologikoa: Baliabide digitalak, informazioa kudeatzeko, ekoizpen digitalak egiteko... 

​

Makako ikastetxeko profesionalak, ikt-etan lan egiteko prestakuntza eta baliabideak dituzte, gainera etengabeko prestakuntzaren alde egiten duenez, bertan lan egiten duten pertsona guztiak hiruhilabetean behin, ikt-ei buruzko ikastaroa jasotzen dute. 

​

NOLA ERABILTZEN DITUGU IKT-AK? 

Gure proiektuetan eta unitate didaktikoetan IKTen erabilera sustatzen duten jarduerak tzertatzen ditugu, sofware librearen bidez: Code, Scatch Junior, jolas interaktiboak... 

Gainera gaur egun asko hitz egiten den robotikari buruzko tailerrak ere prestatzen ditugu, makey makey edo errealitate areagotua lantzeko tailerrak. 

​

​

​

​

​

​

​

​

​​

MAKAKO IKASTETXEAN ERABILTZEN DUGUN UNITATE DIDAKTIKO BATEN ADIBIDEA: 

5 zentzumenak landuko ditugu esperimentazioaren bidez. Horretarako material eta ekintza desberdinak egingo ditugu zentzumenen kontzientzia hartzeko, hauek bereizteko eta desberdintasunak nabaritzeko. Haur Hezkuntza 1.ziklora zuzendua egongo da, 2-3 urteko gelan burutuko da. Denboralizazioa 15 egunekoa izango da.  Unitate didaktiko honetan Makey-Makey-rekin hainbat ekintza burutuko ditugu. 

Klikatu hurrengo botoian unitate didaktikoaren ekintzak ikusteko. 

Hau guztia azaltzeko bideoa

bottom of page