top of page

MAKAKO IKASTETXEAREN HEBURUAK: 

Denontzako kalitatezko hezkuntza eskaintzea. Hau lortzeko ezinbestekoa da hetereogenitatea. Hetereogenitate hau sozializazioaren sinonimoa da, gure eskolak, denontzako aukera gehiago eta anitzagoak eskaintzen ditu.

 

Gure eskolara datozen ikasleak lortzen duten autonomia maila nabarmena da ere. Irakasleak ez dira “jakitun” bakarrak, baizik eta hemen denak gara jakitunak esparru desberdinetan. Denok gara laguntzaileak eta deneok eskaini dezakegu laguntza.

​

Gure gizartearen aniztasunetik abiatuta, eskola inklusiborantz joko dugu bereiztasun guztiei bere tokia eta garrantzia emanez, inolako diskriminaziorik gabeko ikastetxea erdiesteko. Horrekin batera, pertsona irekiak, kritikoak eta autonomoak lortuko ditugu. Horrez gain, ikasleen arteko aniztasuna talderako aberasgarria den balore gisa bultzatuko da. DEsberdinatsuna haintzat hartuta, ikasleengan, bai pertsona mailan eman daitekeen aniztasuna kontuan hartu eta bakoitzak dituen gaitasunak eta baloreak garatuko dira. 

​

Gure helburuak lortzeko, ezinbestekoa ikusten dugu etengabeko formakuntza. Ezinbestekoa ikusten dugu hau aldaketa baten aurrean beharrezkoa den adimenaren irekitasunerako.

​

bottom of page