top of page

GURE ESKOLAREN ERRONKAK: 

Gure eskolaren oinarriak eraikitzeko Edgar Morin pentsatzailearen 7 jakintzetan oinarritu gara. Morinen ustez, hezkuntzaren aldaketa emateko, pentsamenduen aldaketa eman behar da lehendabizi. Jakintza horiek hezkuntzaren aldaketarako hauek dira: 

​

1. Pertsona bakoitzaren ezagutza itxuan oinarritzen den jakintza. Hau da, ezin dugu gure konfiantza guztia jakitun edo filosofo batzuetan jarri. Ezagutzak, prozesu baten bidez lortzen dira, non, pertzeptzio batekin hasi eta tradukzioarekin jarraitzen duen, ondoren errekostrukzioarekin bukatuz. Esan dezakegu, pauso hauetan ilusioak eta akatsak oso presente daudela. Memoriak gure iragana traizionatzen du, hau da, guk nahi duguna ahaztu egiten dugu eta gure buruari gezurra esaten diogu. Horregatik garrantzitsua da, konziente horren kontziente izatea. 

​

2. Erabiltzen dugun informazio guztian, ez da agertzen ezagutza pertinentea, baizik eta, objetuaren ezagutza bere kontestuan kokatzen dugu. Hau gabe, ezinezkoa litzateke horren ezagupena. 

​

3. Gizaki baldintzak, gizakia zerbait fisiko, biologiko, psikiko, kultural. sozial eta historiko bat bezala hartzen du. Baina eskolaren disziplinen arteko bereizketa, ez du uzten horrela ulertzen. 
 

4. Identitate planetarioa irakatsi behar da. Hau da, kosmosaren historia guztia bakoitzaren barruan dagoela irakatsi behar da. XXI. mende honetan, mundu guztiko zatiak solidarioak izan behar dira, beraien artean behar direlako bizirauteko. 
 

5. Zihurgabetasunei aurre egiten ikasi behar dugu. Bai zientzia fisikoak, biologikoak eta historikoak aurkezten dizkigutenak eta baita ere, arriskuak, espero ez duguna eta egia ez dena aurkezten dizkigutenak. Hauek guztiak gure bizitzan presente izan behar ditugu. Izan ere, ezagutza zihurgabetasunen itsaso batetik nabigatzea suposatzen duelako, segurtasun uhartedi batzuen bitartez igarota. 

​

6. Giza ulermena, besteen subjetibitatearen ikuspuntutik begiratzen saiatzen den erlazio enpatiko bat da. Biolentzia eta gorrotoa sortzen duen prozesu egozentriko batean murgilduta gaude.  Horregatik, heziktetaren beharra dugu gainontzeko pertsonak, kulturak eta zibilizazioak ulertzeko. Gizarte harremanak ezin dute aurrera egin, ulermenaren aurrerakuntzarik ez badago. 

​

7. Etikaren aldetik, gizakia, norbanakoa bezala, gizartearen parte eta espeziearen zati bezala ikusi behar da. Etikak bere barne hartu behar ditu: norberaren ardurak, hiritar kontzientzia eta demokrazia. Bakoitzak Bakoitzak, apostu batekin guzti honi aurre egin behar dio.

​

​

​

​

​

​

bottom of page