top of page

Non gaude?

Helbidea: Etxaleku z/g 31809 Ziordia (Nafarroa).

​

e-maila: Makako@herrieskola.net

​

Telefonoa: 948563251

​

Testuingurua: 

Ziordia Nafarroan kokatua dagoen herria da. Sakanako bailaran kokatua dago eta Arabarekin muga egiten du. Iruñeako merindadeko herri honek 380 biztanle zituen 2014 urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 50km-tara dago eta Gasteiztik 39km tara. 

Gure eskola, nekazal giroko herri batean kokatuta dago. Baina esan beharra dago, ondoan geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren industriaguneak daudela: Nafarroa aldera, Altsasu eta Olazti eta Araba aldera, Araia eta Agurain. Bertan gure eskolako guraso gehienak lan egiten dute. Familien maila ekonomikoari begira, nahiko hetereogeneoa dela esan dezakegu. Eta azken hamarkadan, hirietako eta beste kulturetako jendea herrira bizitzera etorri direnez, eskola anitzagoa bihurtu da eta herria ere aberastu du. 

Herria txikia denez, ikasleek inguruarekiko harremana estua dute eta honek eskolaz kanpoko ekintzetan eta haien jolasetan eragina izan du. Aipatzekoa da herrian dagoen kulturarekiko kezka eta hau antolatzen diren ekintzetan islatzen da: musika, kirola, mendi irteerak... 

Azkenik aipatu, Urbasa parke naturalaren ondoan dagoenez, mendiko zaletasuna nabaria dela eta oso nabaria da mota honetako turismoa herrian ikustea. 

​
 

bottom of page