top of page

MAKAKO HERRI ESKOLA

GURE ESKOLAREN IZAERA:

Gure eskola, eskola txiki bat da. Eta eskola txiki guztiak bezala, gure testuinguruan kokaturiko eskola bat da. Gure eskolan, ez dugu homogenitatea bultzatzen, baizik eta hetereogenitatea maite dugu. Bakoitza den bezalakoa errespetatuz eta elkarlanean garapena bultzatuz.

 

Gure eskolan, ez gara soilik eskola barruan zentratzen, baizik eta haratago joaten gara, hau da, kaleak eta testuingurua hartzen dugu. Ikasleak izaten dira protagonistak eta gurasoekin batera hezkuntza-komunitatea sortzen dugu. Haurraren auto-kontzeptu, auto-estimu eta nortasunaren eraikuntzan guztiok batera parte hartuz.

 

Makako eskola, landa eremuan kokatzen da. Gure eremuan euskaraz hitz egiten da eta eskolan ere euskara da hizkuntza nagusia. Euskaraz bizi nahi dugu gure komunitatean eta euskarari bizitza eman nahi diogu, hizkuntza honen normaltasuna lortu arte. Euskaldun osoak eta eleanitzak lortu nahi ditugu.

 

Oinarri psikopedagokioei begira, konstruktibismoa da guri gehien egokitzen dena. Aurre ezagutzetatik abiatzen gara, eta hemendik ezagutza berriak sortzen ditugu. Irakasleak egiten dugun lana “andamiaje” lana izango litzateke. Hau da, sostengua ematen diegu gure ikasleei. Gainera, interakzioa da ikas-irakas prozesuaren oinarria.

 

Lehen aipatu digun bezala, aniztasunean lan egitea maite dugu. Ez dugu hau traba bezala ikusten, baizik eta gure haurren garapenean hobekuntzak ekarriko dituen zerbait bezala ikusten dugu, hetereogenitatea.

 

Makako herri eskolan, haur bakoitzaren erritmoak errespetatzen ditugu. Ikasle bakoitza ezberdina da eta bakoitza den bezala onartzen eta baloratzen dugu. Bakoitzaren erritmoak errespetatzeko, ezinbestekoa da guk egiten dugun harreta lana.

 

Ezinbestekoa iukste dugu gure eskolan eskola inklusiboaren begirada. Bakoitzaren kultura eta jatorria, beste aldagai bat bezala hartzen dugu. Gure eskolan ez daude haur etorkinik, izatekotan, haurren gurasoak izango ziren etorkinak. Gure eskolan, haur guztiak ongi etorriak dira, bakoitzak bere bereiztasunarekin. Irakasle guztiak, haur guztien behar espezifikoei erantzuteko gai izango gara. Inlkusioa, inmigrazioak dakartzen erronka guztiei haurre egiteko femomenoa bezala ikusten dugu eta bai gure curriculumean eta komunitatean, Kulturatrteko Hezkuntzak behar duen tokia ematen diogu.

 

Gure eskolak, desberdintasunak kontuan hartzen ditu, aniztasuna bultzatzen dugu eta parekotasunik ez izaten saiatzen gara. (Desberdintasuna: adimena, ikaskuntza erritmoak, gaitasunak…; Aniztasuna: Konotazio positiboa; Parekotasuna: Konotazio negatiboa, aldagai sozial, politiko eta ekonomikoekin lotuta).

 

Makakon, gure haurrak komunitatean integratzen ditugu. Beharrezkoak dituzten tresnak eskaintzeaz gain, talde interakzioaren garrantzia ikusten dugu eta irakasleak momentu oro eragile eta ikertzailearen papera izaten du.

Gure herriaren testuinguruan kokatzen gara, hau da, ez dago kalea eta eskolaren arteko distantziarik. Haurra eskolan integratzen denean, herrian ere integratu egiten da. Hau da, Makako eskolan egongo diren klasekide berdinak izango ditu kalean, hizkuntza ere berdina izango da…

 

Azkenik aipatu, eskola honetan, jatorrizko hizkuntza edo kultura beste aldagai bat bezala kontsideratzen dela. Aniztasunaren barneko aldagaiak dira eta horrela kontuan hartuta tratatuko ditugu. Hau da, atzerriko ikasle batek jasoko duen laguntza, laguntza pedagogikoa izango da eta gela barruan jasoko du, gainontzeko ikasleekin batera. 

Gure eskolaren ezaugarri nagusiak: 

  • Eskola publikoa eta herrian dagoen bakarra da. 

  • Euskalduna da.

  • 2 ikasgela dituen ikastetxea.

  • Talde txikiak biltzen dira bertan.

  • Adin desberdineko haurrak gela berean.

  • Elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.

  • Herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen du.

  • Naturarekin harreman zuzena dute gure ikasleek.

  • Leku atsegina, elkar ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera ematen du.

  • Irakasle eta gurasoen arteko harreman estua da. 

bottom of page