top of page

GURE ESKOLAREN BALOREAK: 

Gure ikasleak baloreetan oinarritutako formakuntza lortzearen alde egingo dugu lan. Honekin, gure ikasleen garapen osoa eta integrala lortuko dugulako. Gure baloreak hurrengoak dira: 

​

1. Afektibitatea: Ikaslea bere osotasunean garatu behar dela kontuan hartuko da. Ikastetxeak, dagokion neurrian, ikasleari eginkizun honetan lagunduko dio. 

​

2. Autoestimua: Autoestimu ona izatea, bere buruarekiko, besteekiko harremanetan, ikasketetan eta sormenean, ezinbesteko abiapuntua da. Eskola, heiketarako baldintza egokiak sortzen saiatuko da eta era berean, eredu baliagarriak eskaintzen ahaleginduz, nor bere bereiztasunaz jabetu eta irudi ona osatzen joan dadin. 

​

3. Autonomia: Heziketa umeen garapen psikologiko eta sozialean trebatzean oinarritzen da. Horrela, gizartean, heldu asko eta autonomo izaten lagunduko zaie. 

Ikastetxean, ikasleen lan autonomoa eta ikasteko ohiturak bultzatuko dira, ikaslea bera ezagupenaren eraikuntzan egile eta jabe izan dadin. Irakasleak baldintza egokiak jartzen saiatuko dira, ikasleak ikaskuntza prozesuan haun garrantzitsuak dituen ikaskideekin ikas dezan. Akatsak izatea normaltzat hartuko da, alde batetik autonomiaren garapenean naturalak direlako eta bestetik, umearen pentsamendua ezagutzen laguntzen duelako. 

​

4. Begirunea: Balore bezala errespetua hiru arlotan ulertzen du eskolak: Norberarekiko errespetua, besteekiko errespetua eta inguruarekiko eta naturarekiko errespetua. 

​

5. Jarrera kritikoa: Eskolarentzat gizarte honetan parte-hartze koherente eta aktiboa izatea oinarrizkoa hartzen da. Jarrera kritikoaz hertaerak aztertzeko, informazioa baloratzeko eta erabakiak autonomiaz hartzeko ahalmena ulertzen dugu. 

​

6. Asertibitatea: Bakoitzak pentsatzen eta esan nahi duena, askatasun osoz eta besteak mindu gabe adierazteko gaitasuna da eta hori bultzatzea ezibestekoa ikusten dugu. 

​

7. Berdintasuna: Izatez denok berdinak gara. Horregatik, denok eskubide berdinak izan behar ditugu ikastetxeko bizitzan parte hartzeko. Sexu, arraza, erlijio edo bereiztasun fisiko edo psikiko... arrazoiengatik bereizketarik egin gabe. 

​

8. Osasuna: Ikastetxearen helburu nagusia ikasleen hezkuntza integrala izanik, osasun fisikoa eta psikikoa kontuan hartu behar dira. Horregatik eredu egokiak eskainiko dira eta familiekin elkarlanean ohitura osasuntsuak sustatuko dura. 

​

9. Jakin-mina: Ikastetxea, prestakuntza lortzeko leku bakarra ez dela kontuan hartuz eta heziketa amaigabeko prozesu bat bezala hartuz, ikasleen jakin-mina sortaratzea izango da. (Jakiteko nahia). 

 

10. Sormena: Ikasketa prozesurako sormena ekarpen aberatsa dela pentsatuz, bideratu eta landu egingo da.  

​

bottom of page