top of page

Elkarbizitza Batzordea: 

Definizioa: EB ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa da, hain zuzen ere, partaidetza eta kolaborazioa dira hezgarriaren bizitza. Horrexegatik sortu da EB, jardun demokratikoa sustatuta, dominazio-sumisio eskema guztiak ezabatzeko eta berdinen arteko harremanak sustatzeko. Pertsona guztiek izan behar dute bheren erabakiak hartzeko modua, betiere, errespetua, elkarrizketa, negoziazioa eta adostasuna oinarri hartuta. 

Helburua: Harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea, horixe da bere xedea. 

 

FUNTZIOAK:

Elkarbizitza Plana egin, osatu eta abiarazi nahi dugu, eta, gero, jarraipena eta ebaluazioa egin horretaz.

Estamentu guztien partaidetza aktiboa bermatu nahi dugu, bereziki, ikasleena.

Pertenentzia-sentimendua sustatu nahi dugu estamendu guztiengan, batez ere, ikasleengan.

Aukera- eta tratu-berdintasuna zaindu nahi dugu, prozesu- eta harreman-arlo guztietan.

Hezkuntza harreman positiboak komunitatu guztiari sustatzen laguntzeko jarduerak proposatu nahi ditugu: topaketak, aialdiak, desioak eta adierazteko kartelak, gorputz-adierazpenerako erlaxazioa...

Harremanak hobetzeko bidean, proposamenak, egonezinak eta iradokizunak jaso nahi ditugu estamentu guztiengandik, era horretara, gatazkak konpontzen eta elkarbizitza osasuntsua eratzen ikasteko.

Eguneroko martxan sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu eta bideratzeko ekintza-protokoloak proposatu nahi ditugu.

Berdinen arteko balizko tratu txarrak edota indarkeriazko kasuak detektatu nahi ditugu (triptikoak dibulgatu, galdeketak, soziogramak, testak...) eta adostutako neurriak lehenbailehen martxan jartzen direla bermatu.

Informazioa jaso nahi dugu, beste arlo batzuetan elkarbizitza nola garatzen den jakiteko, eta gure inguruan diren baliabideak eta ekimenak zein diren ezagutzeko.

Lankidetza sustatu nahi dugu inguruko beste erakunde, organizazio eta entitate batzuekin, elkarbizitza positiboa eta kooperazio-kultura sustatzeko.

Behatokiak egin behar duen lana plan batean jaso behar da, eta, ondoren, horren ebaluazioa eta urteko memoria egin behar dira. 

​

​

​

​

​

​

bottom of page