top of page

DRAMATIZAZIO TAILERRA HAURRENTZAT:

ZERGATIK DRAMATIZAZIO TAILERRA?

Haurren hezkuntza prozesuan mota askotako gaiak lantzen dira eta dramatizazioarekin gai horiek gehiago eta sakonago landu daitezke. Ikastetxe askotan bigarren gai bezala edo gai marjinal bezala hartzen da. Baina ikusi da garapenerako sekulako garrantzia duela, landu daitezken atalak asko direlako: emozionalak, fisikoak, irudimenezkoak...

Gure ikastetxeko programan, eskolaz kanpoko ekintza bezala lantzen da dramatizazioa.

Gainera, esan beharra dago, garrantzitsuena ez dela azkeneko emaitza baizik eta ikasturtean zehar egingo duten eboluzioa, gehien bat pertsonalitatearen garapenean.

Helburuak:
  • Euskaraz bizitzea eta hizkuntza honetan sakontzea era naturalean

  • Dramatizazioaren ezagutza orokorra ikastea

  • Norberaren garapena bultzatzea: adierazpena, irudimena, sormena, espontaneitatea.

  • Norberaren pertsonalitatea eta mugak ezagutzea

  • Taldea eta norbera: harremanetan sakondu, arazoei irtenbidea ematen ikastea, komunikatzeko eta negoziatzeko ahalmena lantzea, autoestima eta besteen lana onartzea,

  • Gorputzaren mugimendu, komunikazio eta adierazpena lantzea bakarka eta lan taldean: arnasketa, keinuak, mintzaira

  • Ahotsa eta soinuak ezagutzea eta asmatzea

Edukiak:
  • Jolas dramatikoa

  • Rolak landu

  • Inprobisazio jolasak

  • Jolas kolektiboak

  • Testu laburren lanketa eta sormena

  • Atrezzo eta eszenografiaren hastapenak

  • Mozorrotze eta karakterizazioa; makilajea (teknika sinpleak), jantziak

  • Ahozko zein idatzizko testuen lanketa

  • Koreografiak

  • Soinu, erritmo eta adierazpen musikalari hurbildu

  • Arnasketa, erlajazioa, espazioa eta kokapena landu

  • Txotxongiloen teknikara hurbildu

  • Argi beltzaren antzerkiaren hastapenak

  • Eszenografia sinpleak ezagutu eta sortu

Informazio gehiagorako idatzi Makako@herrieskola.net edo deitu telefono honetara: 948563427

bottom of page