top of page

DENONTZAKO YOGA ETA ERLAJAZIO TAILERRA:

Guraso elkarteko batzordeak Haur Hezkuntzako ikasleentzako yoga tailerra antolatu du, heldu den hilabetean, apirilaren 26ean, arratseko 5etatik 6etara psikomotrizitate gelan. Haurrak gurasoekin etorri beharko dira eta gurasoek ekintzetan ere parte hartu dezakete.

 

Interesdunek Makao@herrieskola.net posta elektronikoan eman dezakete izena, horretarako azken eguna apirilaren 22a, ostirala, izanik (egun hau barne).

 

15 lagunentzako tokia dago tailer honetan. Izena ematen dutenak gehiago badira, ordutegia luzatuko litzateke. hau da, 5etatik 6etara eta 6etatik 7etara.

 

Guraso batzordeak jakinarazi nahi ditu Lehen Hezkuntzakoak ere. Haientzako beste tailer bat ari da prestatzen, maiatzean ospatuko dena. Data jakin bezain laister emanen dugu jakitera.

bottom of page