top of page

Bikote Hezitzaileak: 

Heziketa-bikotea edo bikote-hezitzailea da bi pertsonak, kategoria berdinean kokatuta daudenak, ume-talde bakarra partekatzen dutela, zatiketa nominalik gabe, lanaldi gehienean zehar. Umeekiko eta hauen familiarekiko erlazioaren erantzukizuna banatzen dute.

Heziketa bikoteak apurtzen du ume-talde batekiko andereño edo maisu baten modelo tradizionalarekin, edo andereño/maisu bat dagoen eta laguntzaile bat dagoen agregazioarekin, kontuan izanda bi azken hauek kategoria ezberdinekoak direla.

Zer da?
Oinarri pedagogikoak: 

​

LORIS MALAGUZZI:

Irakasleek bakartasunak depresioa ekar ditzake. Gainera, irakasle bat uma asko duen gela batean artzaia ardiekin bezala arituko da pedagogia bukoliko bat egiten.

 

OIONARRI DIALOGIKOA :                  

 kontradikzioak kontuan hartuta, gela berdina partekatzen duten pertsonen ideiak erlazionatu eta eztabaidatu egiten dira.

 

OSAGARRITASUNAREN OINARRIA:

Pertsonak osatugabeak gara eta osotasunera iristeko, besteen ikuspuntu desberdinak kontuan hartu behar dira.

Profesional bakoitzak harreman desberdinak izango ditu ume bakoitzarekin, hemen bakoitzaren formazioa, kultura eta itxaropenak eragina izango dute.

Haurrek jaiotzen direnetik erlazio bereziak sortu ditzakete. Irakasle bakarra baldin badago gelan, harreman horiek sortzeko aukerak gutxitu egiten dira.

Pertsona bakar batek ezin ditu ume guztien erritmoak, nahiak eta eskubideak asetu. Bi pertsonekin aldiz, haurren aukerak bikoiztu egiten dira.

Gelan bi profesional egotean, ikuspuntu ezberdinak egotea ekartzen du. Bakoitzak bere ikuspuntu subjetiboa izango du eta bi ikuspuntu ezberdin izatea, etiketazioa baztertuko du. Ondorioz, haur bakoitzaren inguruko irudi desberdinak egongo dira. Subjetibitatea, intersubjetibitatea bihurtuko da.

 

HAUSTURA BERTIKALEN ETA HORIZONTALEN OINARRIA:

    Gelan bi hezitzaile egotean, haurrei elkar ezagutzeko modu ezberdinak eskaintzen diete. Identitatearen ezagutza zaildu eta aberastu egiten da. Umeak pertsona ezberdinak aukeratu ditzake jarduera edo jolasaren arabera.

Haurrak, pertsona ezberdinekin erlazio ezberdinak egiten ikasten dute eta horrekin batera, erlazionatzeko arau ezberdinak ikasten dituzte.

 

KONTRAESANEN OINARRIA:

  Kontraesanak, bizirik gaudela konturatzea ekartzen dute, baina ez ditugu inkoherentziarekin nahastu behar.

Onurak eta kalteak: 

ONURAK: 

- Ideia zein emozioak konpartitu daitezke eta beraz bakardaderik ez da sentitzen.

- Bakarde sentimendurik gabe, irakasle erretaren sindromerik ez da sortzen eta beraz depresiorik ez dago.

- Egiteko partekatzeko aukera.

- Eguneroko lana arinagoa izatea.

- Ideiak eztabaidatu eta sustatzen dira, horrela elkarrekiko aberasgarritasuna sortuz.

- Nahiz eta batzuetan talde masifikazioa eman, bikote hezitzailearen onurak ain onak dira non bi ikastalde batzea ematen du.

- Elkar laguntza esperimentatzen da.

- Rolak txandakatzen dira eta hauek elkarren osagarri egin.

- Haurrari dagokionez:

  • Bi hezitzaile irudiren laguntza izan.

  • Bi hezitzailerekin lotura ezberdinak.

  • Laguntza pertsonalizatuagoa jaso.

- Gurasoei dagokionez:

  • Elkartzeko aukerak areagotu.

  • Bi hezitzailerekin lotura ezberdinak.

  • Haurrak segurtasun handiagoa dutela sentitzen dute.

- Hezitzaileei dagokionez:

  • Lan egiteko estilo original baten eraikuntza, nortasun propioa.

  • Egitekoaren banaketa, hezitzaile bakoitzaren gaitasunak, formazioa eta interesak kontuan hartuz.

  • Lidergoaren txandatzea

  • Rolen txandatzea, taldearen beharrei hobeto erantzuteko.

  • Ezagutzen zirkulazioa hezitzaileen artean.

-Bikote hezitzaileak, taldeari aberastasuna ematen dio: eredu gehiago, gatazka sozio-kognitibo gehiago eta ideia ezberdin gehiago.

- Antolaketa anplifikatzeko aukera ematen du. Heziketaren antolaketa aurrera eramateko posibilitate kualitatibo eta kuantitatibo ezberdinak azaltzen ditu.

- Bikote hezitzaileak, proposamenen, materialaren, ordutegien eta erlazioen antolaketa malguagoa egiteko aukera ematen du.

- Bikote hezitzaileak, jokabide rol ezberdinen osagarritasuna koordinatzeko aukera ematen dute.

-Hezitzaile bat, beste hezitzailea haurrekin duen portaera kritikoki behatzeko aukera ematen du.

- Egunerokotasunaren behaketa espezifikoagoa egitea ahalbidetzen du.

- Behaketak txandakatzeko aukera ere ematen du. Bietako batek heziketa-praktikaren behaketa eta hausnarketa ahalbidetzen du.

- Pertsona ezberdinekin harremanak eta binokuluak izatean, haurrak nortasun malguagoa eskuratuko dute.

- Erlazio anitz goiztiarrak, gaitasun neuronalak handitu egingo ditu.

- Bikote hezitzaileak gelaren egonkortasuna bultzatuko du. Hezitzaile bat faltatzen bada, gelako jardueran egonkortasuna mantenduko da. Gelara etortzen den ordezkoak edo haurrak, egonaldi egonkor eta sostenitua izango dute.

​

KALTEAK:

- Ez dago ohitzerik, bikotean eginiko lana deserosotasuna edo beldurra sortzen du.

- Bikote hezitzaileak atxikimendu signifikatibo bat lortzeko posibilitatea apurtzen du, baita erreferentziazko irudiarekin ere.

- Bikote hezitzaileak, egoera batzuetan, profesional bakoitzaren garapen autonomoa eragozten du. Bikotean ematen diren dinamikak ezagutzen baldin baditugu, jakina da batzuetan bikotean pertsona batek rol dominantea hartzea eta besteak rol pasiboago bat.

- Bikotearen lan egiteko metodologiak kontraesanean agertzen dira. Askotan eragozpenak sortu ditzakeen kaltea lan egiteko forma kooperatiboak sortzerakoan.

- Bikote hezitzailearen bi parte hartzaileak ez dira beti ongi moldatzen.

- Bi talde batzeak klasearen masifikazioa dakar, ikasle taldeak gehiegi handitzen dira.

- Rol berri bat onartzeko arriskua.

- Kontu pertsonal eta profesionaleko gurutzaketa.

- Enpatia falta.

- Asimetriaren iraunkortasuna eginkizunetan.

  • Hutsegiteak komunikazioa interpertsonalean.

  • Konpromiso maila ezberdinak egitekoari dagokionez.

  • Ezegonkortasuna bikote hezitzaileetan planta funtzionalen kanbioak direla eta.

bottom of page