top of page

Batzar Iraunkorra: 

PARTAIDEAK: 

  • Institutuko zuzendaria batzordearen presidentea

    izango da eta berak jasoko du egiten diren

    bilheren akta.

  • Eskola kontseiluko 2 irakasle. 

  • Eskola kontseiluko 2 guraso.

  • Eskola Kontseiluko udaleko ordezkari bat. 

Eskolako komunitateko edozein partaideeri parte hartzera deitu diezaiokete, beti ere lehenago abisatuta. 

​

FUNTZIOAK: 

Ikasturteko memoriaren zirriborroa aurretik aztertzea, Eskola Kontseiluan eztabaidatua eta onartua izan dadin.

Eskola Kontseiluko bilheren gaiordena prestatzea eta planteatutako gaien eztabaidarako behar den dokumentazioa gertatzea eta eskuratzea.

Premiazko gaiak direnean, Eskola Kontseilua ordezkatzea. Ondoren hartutako erabakien berri emango diolarik Ordezkapen Organo Gorenari.

Zuzendaritza taldearentzat kontsulta organo gisa jokatzea zenbait gaitan, berauek zuzendaritzaren konpetentzia izan arren, bheren garrantziagatik Eskola-elkartearen iritzia ezagutu nahi edo behar denean.

Eskola Kontseiluak emandako beste edozein funtzio edo zeregina.

Eskola Kontseiluan sor daitezkeen hutsuneak betetzeko prozedura ezartzea. 

bottom of page